Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

TECHNO-ENTREPRENEURIAL
CUBE, Kultura Ekintzailea eta Teknologia espazio berean Uztartzen

Guipuzkoa gipuzkoa.net
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Proiektua

Proiektua

EPS-MUk orain arte bizi izan duen guztia kontutan izanik, proiektu honi esker PBL kontzeptuaren barruan zerbait ezberdina garatzea ahalbidetzen da; ekintzailetza espiritua sustatuko duen esperientzia pilotu bat hain zuzen ere.

Hau lortzeko, gaur egun EPS-MUk duen estruktura eta planifikazioan oinarritzen da proiektua. Kurtso akademiko guztiak bi seihilabetekotan banaturik daude, eta haietako bakoitzean lau eta sei aste bitarteko epe bat ezartzen da PBL proiektua garatzeko. Gaur egun, proiektu hauek eboluzionatu egin dute eta POPBL (Problem Oriented Project Based Learning) metodologian oinarritzen dira. Denbora tarte honetan, seihilabete horretan parte hartzen duten irakasleak dira proiektu horien definizio eta tutoritzen arduradun; ahalik eta proiektu praktiko eta errealenak garatuz, nahiz eta askotan lan erreza ez izan.

POPBL proiektuak, gaur egun, edozein ingeniarik (bakoitzak bere alor zehatzean) izan beharko lituzken gaitasun eta trebetasun teknikoak lantzeko definituta daude. Bestalde, ez dira ekintzailetasunarekin bat datozen gaitasunak eta baloreak lantzen; nahiz eta zeharkako ezagutza hauek, ezagutza teknikoak bezain garrantzitsuak izan.

Hau dela eta,“Techno-Entrepreneurial Cube” esperientzia pilotuak POPBL proiektu errealak definitzea du helburu; non ikaslak enpresarako funtsezkoak diren konpetentzietan trebatuko diren, enpresek gaur egun dituzten arazoetan oinarrituz.