“Techno-Entrepreneurial Cube” proiektua, EPS-MUk duen ikaste-irakaste prozesu berritzailearen eta kultura ekintzailea sustatzeko duen planaren barruan kokatzen da.
EPS-MU, 2002 urtetik aurrera PBL metodologiaren aplikazioarekin hasi zen, eta harrezkero, badira dagoeneko 10 urte, metodologia honen definizio, aplikazio, jarraipen eta hobekuntzan lana egin duela.
Proiektu honekin, beste planteamendu batek ekar ditzakeen onura eta arazoak baloratu nahi izan dira, bide batez ikuspegi berri bat erantsiaz; enpresa munduaren gertutasunak ematen duena.
“Techno-Entrepreneurial Cube” proiektua ez da ikuspegi akademikora mugatzen, beste alor garrantzitsu bati ere erantzun nahi dio: enpresa mundura gehitzen diren ikasleei behar dituzte balore eta trebetasun enpresarialak transmititzeari.
Ez Gipuzkoa mailan bakarrik, ekintzailetasuna, esperientzietatik ikastea eta enpresa munduarekiko hurbiltasuna ikaslerian zehar zabaltzea, Euskadi, Espainia eta Europa mailan ere berebiziko garrantzia eta protagonismoa hartzen ari den gaia da, horren adierazgarri dira gobernu eta erakunde ezberdinek ezagutzera eman dituzten programak.
Zentzu honetan, “Techno-Entrepreneurial Cube” proiektuak ekarpen baliagarri bat eskaintzen du, gaur egungo ikasketa teknikoak egiten hari diren ikasleei ekintzailetasuna esperientzia errealen bidez hurbilduz.
Honen ondorio bezala, onurak garbiak dira alderdi guztientzat:
- Ikasleria, beharrezkoak diren balore zein gaitasun enpresarialak barneratuko ditu, enpresa batean edo norberaren enpresan lanean hasi aurretik.
- Ikasleria, etorkizunean jasoko duen industri eta enpresa ingurunea gertutik ezagutzen ditu; teoria, praktikotasun eta errealitate izpi batekin osatuaz.
- Enpresa, haien ingurunetik kanpo dauden ingeniaritza ikasleek proposaturiko ideak/proiektuak jasoko dituzte, haien beharrei edota arazoei erantzuna emanez.